XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edozein modutan ere eskerrak emaiten dizkiot hasieran bat-en deklinabideaz ari dela nigatik dioenagatik: Ezagutzen ditudanen artean arazoa ongien eta zehatzen azaltzen duena A. Irigoyen (1978: 752 hh) da zalantzarik gabe.

Sarasola-k bere lanean hurrengo hitzak dakartza:

Inork ez du zalantzan jartzen euskaraz izen-sintagma mugagabeak badaudela.

Baina falta zaiguna mugagabetasun horren deskribapen zehatza da, zeren badirudi sintagman adierazten dena hiztunekiko ezagun izanaren irizpideak ez dituela, ez hurrik eman ere, kasu guztiak esplikatzen.

Deskribapen horren ezean, gure aurreiritzien arabera, euskal deklinabidean gertatzen diren sinkretismoen laguntzaz, agerraldi konkretuak interpretatzera jotzen dugu, eta hain zuzen hori da arazoa ez argitzeko biderik egokiena.

Adibide bakar bat jartzeko, Leizarragaren (Mt 10, 5) Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén, hiritan etzaiteztela sar esaldian zergatik ez Samaritanoren edo, batez ere, zergatik ez hirietan?

Izenlagun mugatuak zergatik ez du izena mugatzen kasu honetan?

Zein kasutan mugatzen du?

Gertatzen dena, esaldi horretan ezein edo horrelako zerbait ezabaturik dagoela baldin bada, zein dira ezabaketa horren legeak?

Eta pasarte horren gainerako itzultzaile guztiek zergatik ematen dute hiri mugatuan?

oker?

Eta benetan axola duena, zein eredu har euskara batuan?.

Lehenengo ta behin erran beharrean aurkitzen naiz nik badudala lan bat Euskarazko izen sintagma mugatzailerik gabekoez tituluduna, zein Kanpion-en gorazarrez 1984-garren urteko irailaren 25-etik 29-ra Euskaltzaindiak Iruñean eginiko kongresuan aurkeztatu bainuen, cfr. Euskera, XXX (1985), 129-139 orr., eta De re philologica linguae uasconicae, Bilbao 1985, 1-22 orr., eta erdaraz Sobre la no determinación del sintagma nominal en Lengua vasca, De re philologica linguae uasconicae II, Bilbao 1987, 39-57 orr.

4. Erdarazkoa Gasteizko Fakultatean eginiko oposizio batzutara aurkeztatu nuen tribunaleko gehienek euskaraz ez zuten ulertzen, beste ikerketa-lan En torno a la evolución y desarrollo del sistema verbal vasco titulupekoarekin batera, gainerako curriculum, ikerketa-proiektu eta abarrez horniturik, handik laster egingo zen aipatu den ezkenengo lanaz osaturiko liburuaren zabalkundea, eta IBON SARASOLA tribunaleko bazen ere hasieran aipaturiko ikerketa-lanak zioenaz behintzat, eta agian beste gauza gehiagoz, enteratu ere ez zen egin, zuzenean bederen, itxura guztien araura, eta berriz itzuli behar zituzten paperen bila argitaraturiko lanak eta abar joan nintzenean, kathedratiko katalan bienak jaso gabe han zeudenez gero, presentazio-egunean transporte publikoen erruz Gasteiz-era heltzeko problemak izan eta bidali ere ez baitzitzaien egin, etxera ekarri nituen, MITXELENA eta PASCUAL kathedratikoek beste biak harturik zituzten. Gainerakoaz hobe da ez hitz egitea, eta ez lotsa izaiteko arrazoirik dudalako, alderantziz baizik. Hori ondo dakike JOSEBA LAKARRA publikoaren artean entzule egon zenak, eta beste batzuk ere bai.

Lan horretan, beste gauza askoren artean, erregela hau ere formulatzen da: Izen sintagma mugatzailerik gabekoa eta adjetiborik ere ez duena ezezko frase baten barruan agertzen baldin bada, delako izen sintagmak duen sustantiboaren edukia zeharo ezeztaturik gelditzen da.